PARKELAGUNA PROGRAMAREN AURKEZPENA EGUESIBARREN

 Hemen: Euskara, Udala

Haur txikiak dituzten eta euskara praktikatu behar duten gurasoentzat!

– Zer: Parkelaguna mintzapraktika egitasmoaren aurkezpena Pontxa ipuin kontalariak animatua

– Non: Oihanburu aretoan (Errege Bardea 76, Sarriguren)

– Noiz: urtarrilaren 22an, ostirala

– Ordua: 16:30-17:30

– Sarrera: librea, aforoa bete arte.

Parkelagun programak haur txikiak (0-6 urte) dituzten gurasoei aukera ematen die euskara praktikatzeko, haurrak jolasten duten bitartean. Parkean edo ‘Parkelagun Txokoan’ astean behin elkartzen dira eta, gainera, hilabetean behin hezitzaile baten laguntzarekin tailerrak eginen dituzte.

Etorri eta ezagutu programa zoragarri hau!

Info+: – aepalza@topagunea.eus

– 674 35 19 17 – www.irunerrikomintzakide.org/parkelaguna

 

Programan izena emateko: Urtarrilaren 25etik 29ra (Euskaltzaleon Topagunea)