OLAZKO UDAL KIROLDEGIKO PISTAKO ZOLADURA ALDATZEKO OBRAK BUKATU DIRA

Kirola

Iragan abenduan Olazko Udal Kiroldegiko zoladura aldatzeko obrak bukatu ziren.

MONDO IBÉRICA S.A. enpresari esleitu zitzaion obra, eta horren kostua 47.463,44 €-koa izan zen. 2019ko abenduan egin ziren obrak, instalazioa irekita zegoelarik.

Udalak egindako inbertsioaren helburua zen pistak zuen tartanezko zoladura kentzea, denborak iragan ahala hondaturik irristatzeko moduan baitzegoen, eta horren ordez kiroleko beste zoladura bat jartzea, irristagaitza eta honako ezaugarriak izateko lodiera egokia beharko lukeena: xurgatzea, itzulera, malgutasuna eta erresistentzia.

Zoladura berria egokia da saskibaloia, eskubaloia edota areto futbola gisako kiroletan aritzeko, eta Eguesibarko auzokideen kirol praktikarako baldintzak hobetuko ditu nabarmen.

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento