Olazko San Pedro eliza

Ondarea

1992an zaharberritu eta teilaberritua, eliza gaur egun egoera onean dago. Sarreraren aurrean dagoen lorategi txikia, ordea, ez dago behar bezala zainduta: eserlekuak hondatuta daude eta zuhaitzak berriro landatu behar dira.

Oinplanoa laukizuzena da, lau tartetan banatua, eta burualde zuzena du. Ataria eta dorrea XII. mendekoak dira; gainerako elementuak 1710 eta 1714 artean egindako berritze barrokoaren ondorio dira.

Eguesibarko beste eliza askoren antzera, Olazko San Pedro elizak XII. mendean du jatorria. Kanpoaldeak itxura trinkoa du, eta material desberdinek bakarrik erakusten dute egin diren eraldaketak.

Dorrea horren adibide argia da: lehen gorputza XII. mendekoa da, baina 1566an Migel Amezketakoak bigarren gorputzaren amaiera-lanak kontratatu zituen, gaur egun kanpaiak dauden tokian. Atea, dorrea eta hormen zati bat jatorrizko tenplukoak dira.

Erreforma barrokoak nabarmen aldatu zuen multzoaren itxura, bi kapera gehituz eta kanoi erdiko ganga jarriz nabearen lau tarteetan eta burualdean. Erretaula nagusia San Pedrori eskainia dago, eta bertako irudi nagusia eta atikoan dagoen kalbarioa erretaularako propio egin ziren.

Gauzarik interesgarrienak

  • Kanpoaldeko arkupea, erdi-puntuko bi arku adreiluz osatua, erdiko harrizko zutabe baten gainean. XII. mendeko ataria babesten du, hiru arkibolta laukizuzenekin eta jatorrizko teilatuari eusten zioten harburuekin.
  • Korua arku beheratuaren gainean, zurezko barandarekin.
  • Bataiarria.
  • Gurutziltzatu erromanista, XVII. mende hasierakoa.
  • Hiru mihise; bi hondatuta daude eta hirugarrena Erroman gordetzen den jatorrizko baten kopia da. Aldareko gurutze barrokoa erlikiaduna da.
  • San Pedrori eskainitako erretaula nagusia, XVII. mendekoa.
  • Erretaula txikia, XVII. mendekoa, San Sebastianen tailuarekin.
  • Arrosarioko Ama Birjinaren erretaula, barrokoa eta rococoa, interes apalekoa.
Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento