“Eguesibarko Udalak, Sarrigurengo Doako Aparkaleku Arautuaren Eremuaren edo “Eremu Arrosaren” funtzionamendua argitzeko asmoz, honako ohar hau zabaldu nahi du:
Urrian, zehapenak informatiboak baino ez dira izango, txandakako plazen erabilera arduratsua sustatzeko.
Eguesibarko Udalak, ohar honen bidez, herritarrei gogorarazten die, Trafikoari buruzko Udal Ordenantza aldatu berri denez, doako aparkaleku arautuak (Eremu Arrosa) Osasun Zentroaren inguruan, udaletxeko eraikinean bertan, Tangorri haur eskolan eta Errege Bardeak kaleko merkataritza gunean sortu direla.
Doako sistema erraza: Telpark aplikazioa
Doako sistema bat da, bizikidetza hobetzea helburua duena, bizilagun guztien aparkalekua erraztuz, plaza hauetan aparkatu ahal izateko erraza den Telpark aplikazio mugikorraren bitartez soilik tramita daiteke.
Gaur egun, 200 ibilgailu inguru aparkatzen dira egunero eremu horietan, dagokion matrikula eta ezarritako denbora aplikazio horretan erregistratu ondoren, eta horrek aparkatzeko aukera ematen die tokiko merkataritzan erosi, hitzordu mediko batera joan edo Udalean administrazio izapideak egin nahi dituzten pertsonei.
Eremu hauetan aparkatzen dutenen % 10ek baino gutxiagok aparkatzeko ezarritako gehieneko denbora gainditzen dute edo ez dute Telpark aplikazioa erabiltzen eta horrek eragotzi egiten die beste herritar batzuei merkataritza edo zerbitzu guneetatik gertun aparkatzeko aukera.
Seinalizazioa joan den uztailean jarri zen, eta bi hilabeteko epea eman zen, abuztua eta iraila, herritarrak aparkaleku eremu berri horretara egokitu zitezen.
Hala ere, gidari gehienek, ezarritako “eremu arrosa”ren erabileraren araudia, betetzen duten arren, Udalaren nahia da herritarrei berriro jakinaraztea nola kudeatzen eta funtzionatzen den.
Helburua: zehapenak ez jartzea, kontzientziatzea baizik
Urrian zehar, Eguesibarko Udalak kontzientziazio eta informazio kanpainak egingo ditu, aparkaleku sistema berri hau benetan erabilgarria, erantzukizunez erabilia eta gainerako erabiltzaileekiko errespetuz erabiltzeko helburu bakarrarekin.
Urria behi amaitu ondoren, azaroaren 1etik aurrera, zehapenak berriro jarriko dira.
Eremu arrosari buruzko informazio gehiago: https://www.valledeegues.com/empieza-la-zona-rosa-en-sarriguren-o-estacionamiento-regulado-el-1-de-septiembre/