Deskargatu 2026ko Udazkeneko jardueren programa osoa
Eguesibarko Udalak 2026ko Udazkeneko Programa aurkeztu du. Datozen hilabeteetan garatuko den jarduera-eskaintza zabala da, adin, interes eta publiko desberdinei zuzendutako ek...

Elena Gómarak emandako dantza integraleko tailerrean eman dezakezu izena!
Dantza integrala dantza librean, mugimendu adierazgarrian eta sormenaren bidezko garapen pertsonalean oinarritutako gorputz lana da. Norberaren dantzaren, norberaren ezagutzaren, adierazpen ahalmenaren, sormenaren eta komunikazioaren bitartez bere burua ahaldundu nahi duten emakumeei zuzendua. Ezagutu zure gorputza (sentikorra eta emozionala) eta zure potentziala. Guztia musika, natura, artea eta bizitzaren bitartez.
Prezioa: Erroldatuak: 20€. Ez erroldatuak: 30€.
Izen emateak irailaren 1etik 15era hemen:
https://sedeelectronica.valledeegues.es/carpetaciudadana/tramite.aspx?idtramite=8204
Ezinbestekoa da izena emateko unean ordainketa egitea. Ibarrean erroldatutakoek lehentasuna izanen dute. Plazen esleipena izen-emate ordenaren arabera eginen da. Emandako emailera mezu bat bidaliko da plaza lortu den ala ez baieztatzeko. (Spam edo mezu baztergarrien karpetan begiratu). Izena emandakoak lekurik lortzen ez badu ordaindutako dirua itzuliko zaio.
Informazio gehiago: igualdadberdintasuna@egues.es
Eguesibarko Udalak 2026ko Udazkeneko Programa aurkeztu du. Datozen hilabeteetan garatuko den jarduera-eskaintza zabala da, adin, interes eta publiko desberdinei zuzendutako ek...
Gizarte Zerbitzuek irailean irekiko dute FAZko haur-jardueretan izena emateko epea. Familia Atsedena, Zatoz, jolastu eta ikasi eta Udazkeneko aisialdi-guneak jolasarekin, ikas...
Gizarte Zerbitzuek adinekoentzako jarduera berriak jarriko dituzte martxan CAFen Jubilotekan izena emateko epea irailaren 4tik 16ra egongo da zabalik; 55 urtetik gorakoentzak...