Neguko Aisialdi Gunea

 Hemen: FAZ

2024ko urtarrilaren 26tik martxoaren 22ra. Eguesibarko neska-mutilentzako erreferentziazko gunea da, bizitza komunitarioan parte hartzeko. Askotariko jarduerak, irteerak, tailerrak, jolasak, gymkanak eta abar eskaintzen dituen espazioa.

Izen-emate bakarra eginik, hiruhileroko ostiral guztien jardueretaz gozatu ahalko duzu.

 

Adinak:

6 urtetik 12 urtera, (adingabe guztiak, 6 urte izan edo bete behar dituzte hilekoan zehar)

 

Izen-emate data:

Izen-emateak urtarrilaren 8tik 17ra EGIN KLIK HEMEN

 

Erroldatutako pertsonek lehentasuna izanen dute; plazak baino eskaera gehiago izanez gero, zozketa eginen da.

Esleitutako plazak urtarrilaren 18tik 19ra jakinaraziko zaizkie familiei posta elektroniko bidez (Spam karpeta ikusi).

Informazio gehiago: 948 165651 eta          caf-faz@egues.es