Nafarroako Taldekako Xake Txapelketa
Joan den urriaren 16an egin zen Nafarroako taldekako xake txapelketaren lehen kanporaketa Eguesibarko Udalaren laguntzarekin.
Taldeetan dauden 4 kategorietatik, ohorezko mailako kategoria eta lehen mailakoa Olazko Eguesibarko Kiroldegian garatu ziren. Eguna normaltasun osoz joan zen.
Emaitzei dagokienez, Orvinak 4 eta 2 irabazi zion San Juani, Mikel Gurea A-k 6 eta 0 irabazi zion Mikel Gurea B-ri eta Oberena B-k 5 eta 5 irabazi zion Oberena C-ri.
Datorren azaroaren 27an, instalazio berdinetan, txapelketa honetako azken kanporaketa erabakigarria egingo da. Egun horretan bertan, azaroaren 27an, eskola-mailako txapelketa bat egingo da goizean, eta laster zabalduko da.