Liburutegi zerbitzuaren itzulera. Deseskalatzearen II.Fasea

 Hemen: Covid19, Liburutegia, Udala

Bihartik aurrera, maiatzak 26, liburutegietako langileak lanera itzultzen dira eta zerbitzuaren deseskalatzea hasten da.

Nafarroako Gobernuaren adierazpenak jarraituz, bihar bertan abiatuko da dokumentuen itzulera. Beraz, martzoak 13 baino lehenago mailegatutako materialak itzuli ahal izango dira. Honela utziko dira:

  • Olazeko liburutegian. Harrera gelan langileek hartuko dituzte. Barnera sartzea debekatuta dago. Astelehenetik Ostiralera 15-etatik 20-etara.
  • Sarrigurengo liburutegian. Kanpoan aurkitzen den buzoian. Astelehenetik Ostiralera 15-etatik 21-etara.

Itzulitako dokumentuak 14 egunetako berrogeialdia pasatuko dute berriro jendearentzako eskuragarri egon aurretik. Horrela osasun berme guztiak zainduko dira.

Ekainak 1-etik aurrera itzulerako zerbitzuarekin batera dokumentuen mailegu zerbitzua ere martxan jarriko da. Eskaerak momentuz telefonoz, posta elektronikoz edo ta on-line katalogoaren bitartez (http://www.navarra.es/opac/ ) bakarrik egin ahal izango dira. Dokumentua eskatu eta gero, libututegiko langileak eskatzailearekin arremanetan jarriko dira eta aurretiko zita bat mango diote materiala bila joateko. Ez dago baimenduta gela barrura sartzea.

Liburutegiko kontaktua:

 

II FASEA Maiatzak 26-tik aurrera Ekainak 1-etik aurrera Baimenik ez duten jarduerak
Dokumentuen itzulera Dokumentuen itzulera eta mailegua -Irakurketa eta ikasketa celan

-Ordenagailuen erabilera

-Aurrez aurreko ekintzak

-Liburutegien arteko mailegua