LGTBI+ harrotasunaren nazioarteko eguna

1969ko ekainaren 28an Stonewall-eko (New York) istiluak izan ziren, gaur egun LGTBIQ+ harrotasuna bezala ezagutzen dugunaren hazia. Geroztik urrats garrantzitsuak egin dira LGTBIQ+ pertsonen eskubideak aitortzeko, ez soilik nazioartean eta Estatu espainiarrean, baita Nafarroan ere, aitzindaria izan baita LGTBI+ arloko legeak onartzen, hala nola 12/2009 Foru Legea, azaroaren 19koa, transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzkoa, eta 8/2017 Foru Legea, ekainaren 19koa, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialerakoa.

Egun hori dela eta, Eguesibarko Udalak adierazpen instituzional bat onartu egin du, eta hori ospatzeko, Udala ostadar banderaren koloreekin piztuko da. Halaber, Udalak LGTBIQ+ programazioarekin eta Eguesibarko LGTBI+ diagnostikoarekin jarraituko du.

Jaitsi adierazpen ofiziala LOTURA HONETATIK

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento