Iruñerriko Erremonte Profesionaleko Txapelketako finalerdia Olatzen jokatuko da

 Hemen: Kirola

Gaur goizean, Caixabanken Iruñeko egoitza nagusian, 2021eko Caixabank sari nagusia aurkeztu dute.

Aurkezpenean izan dira Eguesibarko kirol zinegotzi Juliana Anchundia andrea, Eguesibarko Udalaren ordezkari gisa, beste hainbat ordezkarirekin batera, hala nola Isabel Moreno andrea, Caixabankeko Ebroko Lurralde zuzendaria, Miguel Pozueta jauna, Nafarroako Kirol Institutuko zuzendari kudeatzailea, Alfredo Arruiz jauna, Remonte Euskal Jai Berri Fundazioko presidentea eta beste ordezkari eta erremontista batzuk.

Txapelketa final-laurdenetako ligaxka batekin hasiko da, zuzeneko hiru kanporaketarekin bi asteburutan: larunbat honetan 18:00etan Antsoaingo pilotalekuan; larunbatean 27/03 ordu berean Atarrabiako Lorenzo Goikoa pilotalekuan; eta igandean 28/03 12:00etan Huarteko Toki Alaian. Ligaxkan sei bikote arituko dira: Zeberio II-Otano; Uterga-Barricart; Ezcurra II-Saldías; Martxin III-Garcés; Aldabe-Azpiroz; eta Otxandorena-Ion.

Ondoren, apirilaren 3an, larunbata, arratsaldeko 18:00etan, finalerdia izango da, eta hiru bikoteen arteko lehia izango da: final-laurdenetako kanporaketak irabazi dituzten hiru bikoteak izango dira aurrez aurre, Eguesibarko Udal Kiroldegian. (Olatz)

Eta azkenik, apirilaren 9an, ostiralean, 18:30ean; finalerdietako triangeluarreko lehen eta bigarren postuetan sailkatutako bi bikoteek final handia jokatuko dute Iruñeko Labrit pilotalekuan.

Txapelketarako sarreren/dohainen zenbatekoa (5€) Adanori emango zaio oso-osorik

Cartel Concurso Relato Euskeracolegio-joakin-lizarraga-2-egues