IES Sarriguren BHIren eta Eguesibarko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena sinatu da

 Hemen: Hezkuntza, Udala

Espazioak lagatzeko hitzarmena da, Roberto Pérez Elorza ikastetxeko zuzendariak eta Juliana Anchundia Correa kirol zinegotzi ordezkariak sinatua.

Atzo, uztailak 2, IES Sarriguren BHIren eta Eguesibarko Udaleko Kirol Zerbitzuaren arteko lankidetza-hitzarmena sinatu zen, Eguesibarko Udaleko Kirol Zerbitzuak Bigarren Hezkuntzako ikastetxeko kirol-espazioak erabili ahal izateko.

Ikastetxeko zuzendaritzak erraztasun guztiak jarri ditu akordio hori lortzeko, eskola-orduetan eta eskola-orduetatik kanpo ikastetxeko kanpoko kirol-pistak eta gimnasio estalia erabili ahal izateko.

Erabilera datorren 2021-2022 ikasturtean hasiko da eta Eguesibarko herritarrei eskaintzen zaien kirol eskaintza zabaltzen joatea ahalbidetuko du.

199920867_1443437322701102_7357066265407321759_nEspecial Ve21 Online Compressed