UDAKO ZINEMA “Hotel Transilvania 3: unas vacaciones monstruosas”

2019ko uztailak 26 | 22:00 - 22:00

Ayuntamiento de Sarriguren

Foto evento

Gure munstro-familia kuttunena luxuzko itsas bidaia batera joango da, behingoagatik Drac-ek atsedena har dezan eta hoteleko langileei oporrak emateko. Drac-en lagun-taldearentzat bidaldi lasaia da. Munstroek, izan ere, itsas bidaiak eskaintzen dituen ekintza guztietan parte har dezakete, hots, munstroen boleibolean, txango exotikoetan, ilargipean kolorea hartzeko saioetan, etab. Baina amestutako oporrak amesgaizto bihurtuko dira, Mavis konturatu baita Drac Erickarekin maitemindu dela. Ericka itsasontziko kapitaina da eta munstroak suntsitu ditzakeen sekretu arriskutsua gordetzen du.

Animazioa 97´.

Eguraldi txarra egiten badu, film-emanaldia Joakin Lizarraga I.P.ko jostaleku estalian eginen da.

Jende guztiarentzat

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento