“NEGUARTE” KONTZILIAZIO-TAILERRA EUSKARAZ: “AMA LURRAREN ARGIA”
2025eko abenduak 22 - 2025eko abenduak 22 | 10:30 - 12:30
Sala Oihanburu
“Ama Lurraren Argia” izeneko jardueran Eguzkilorearen kondaira kontatuko diegu eta Eguzkiloreek gure herrian duten garrantziaz arituko gara. Eguzkilorea gai nagusia izanik hainbat eskulan proposatuko ditugu, hala nola, eguzki-lorearen tatuajea eta eskulan sentsorialak. Argiaren artea ere ezagutuko dugu: eguzki-argiarekin eta bestelako elementuak nahastuz arte-sorkuntzak eta itzal antzerkiak egingo ditugu.
Adina: 4-12 urte
Emailea: Dindaia
🎟️ Doan
🗓️ abenduak 22
🕛10:30-12:30
📍Oihanburu aretoa
✍️Izen-ematea: abenduaren 9tik 11ra bitartean, biak barne, egingo dir aurreinskripzioak, https://inscripciones012.navarra.es/GN012/ estekaren bidez edo 012 telefonora deituz.
Plaza baino eskaera gehiago egonez gero, zozketa bat egingo da familia-unitate bakoitzeko. Plazaren berrespena posta elektronikoz ala SMS mezu baten bitartez egingo da
Info: euskera@egues.es
