SARE SOZIALAK ONGI ERABILTZEKO TAILERRA GURASOENTZAT

2023ko maiatzak 19 - 2023ko maiatzak 19 | 18:30 - 19:30

Salón de Pleno Ayuntamiento Valle de Egüés

Komunikazio-teknologiako gailuak, aplikazioak eta internet izugarri hazi diren honetan, helduek heziketaren bidez landu behar dute nola erabili ongi telefono mugikorrak eta internet, hau da, prebentzioa landu behar da erabilera okerrik ez egiteko. Tailerrean azalduko da zer-nolako arriskuak aurkituko dituzten haurrek teknologia kontrolik gabe erabiltzen badute; halaber, aholku erabilgarri eta praktikoak emanen dira, eta erakutsiko da nola sortu konantzazko giroa seme-alabekin.

Izen-ematea: udal webaren bidez, izen-ematearen atalean propio prestatu den formularioan, emanaldiaren aurreko asteartera arte. Eskariak lekuak baino gehiago badira, zozketa eginen da. Emandako e-mailera mezu bat bidaliko da lekua eskuratu izana baieztatzeko. Leku librerik bada, iriste-hurrenkeraren arabera hartzen ahalko dira emanaldiaren egun berean.

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento