MASKHARAH PROGRAMA: “DANTZARAKO HASTAPEN TAILERRA”

2022ko maiatzak 14 | 19:00 - 19:00

DESKRIPZIOA:

Tailer honen helburua sormena sustatzea da, mugimendua eta konposizio koreografikoa aztertuz. Begiraleak mugimendu pertsonala aztertzera eramanen ditu parte-hartzaileak, hura aberasteko eta mugak hausteko. Horretarako, baliabide plastiko eta musikalak erabiliko ditu, miaketa eta konposizioa egiteko. Azkenik, pieza koreografiko bat sortuko dute ikasitakoa praktikan jartzeko.

IZEN-EMATEA: doakoa. Udalaren webgunearen bidez, izena emateko atalean horretarako prestatutako formularioan, emanaldiaren aurreko astelehenetik ostegunera. Plaza baino eskaera gehiago egonez gero, zozketa eginen da. Plaza baieztatzeko, mezu bat bidaliko da interesdunaren posta elektronikora. Plaza libreak geratzen badira, iritsiera ordenaren arabera betetzen ahalko dira emanaldiaren egunean bertan.

 

PREZIOA: doakoa

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento