Oteiza Museoaren Artxiboa eta Liburutegia ezagutzeko bisita gidatua
2026ko ekainak 13 | Gaztelaniaz: 11:00, Euskaraz: 12:00
Oteiza Museoa
- Zenbatekoa: Doan
Ez galdu Oteiza Museoaren Artxiboa eta Liburutegia ezagutzeko bisita gidatua, Artxiboen Nazioarteko Egunaren harira.
Ekainaren 13an egingo den jardueran parte hartzea doakoa izango da, aldez aurretik izena emanda.
Publiko orori irekita egongo den jarduera bi saiotan egingo da, gaztelaniaz eta euskaraz, 11:00etan eta 12:00etan, hurrenez hurren. Bisita Itziar Aldatz, museoko Ikerkuntza Zentruko arduradunak gidatuko du. Interesdunek, aldez aurretik eman beharko dute izena, doan, (+34) 948 332074 telefonora deituta edo museoko webgunearen bidez.
ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK