“Iruña Zombi” aurkeztuko da
2025eko urriak 30 | 18:00 - 18:00
Polideportivo de Sarriguren
Pedro Garate Hernaezek “Iruña Zombi” aurkeztuko du, Iruñean girotutako genero postapokaliptikoko lehen eleberria
Pedro Garate Hernaez (Iruña, 1990) idazle nafarrak bere bigarren eleberria, “Iruña Zonbi” aurkeztuko du urriaren 30ean, 18:00tan, Sarrigureneko kiroldegian.
Proiektua Eguesibarreko Udalaren kultur sorkuntzarako diru-laguntzari esker gauzatu ahal izan da. Laguntza funtsezkoa izan da obra errealitate bihurtzeko eta komunitatean zabaltzeko.
Maiatzean “El asesino de las peñas” lanarekin egin zuen estreinako literatur lanaren arrakastaren ondoren, Garate gehien maite duen generoan sartu da orain, Z generoan edo zonbi gaietan, Nafarroako literaturan mugarri izango dela iragartzen duen lan batekin.
“Iruña Zombi” zigilu editorial baten pean argitaratutako genero postapokaliptikoko lehen eleberria da. Bere argumentua Iruñea eta Sarriguren artean gertatzen da, Pedro Garate Nafarroako hiriburuan girotutako zonbien istorio bat idatzi eta argitaratu duen lehen egile nafarra bihurtuz.
Lamiñarra argitaletxeak argitaratutako eleberriak Nafarroako narratibaren dibertsifikazioan aurrerapauso bat ere suposatzen du, tokiko literaturaren barruan gai eta formatu berriei atea irekiz.
Lan honekin, Pedro Garate Hernaezek autore sortuberri gisa bere ahotsa sendotzen du, eta apokalipsiaren erdian dagoen Iruñea suntsitu, dardarti eta harrigarriki gizatiarra aurkezten du.