Daten eguneratzea: “EUSKARAZ ARNASTU” EUSKARAZKO HIRI TAILERRAK ABUZTU-IRAILEKO TXANDAN (PAI-A eredua, Hnas. Úriz Pi I.P)
Izen-emateak
OHARRA
Nahiz eta Uriz Pi eta Joakin Lizarraga ikastetxe publikoen 2025-2026. Ikasturteko eskola-egutegia ezarrita egon. Azken orduko aldaketa bat izan da, Hezkuntza Sailaren ebazpen baten ondorioz, non adierazten den ikastetxe guztiek irailaren 5ean hasi behar dituztela eskolak.
Hori horrela izanik, eta tailerren publizitatean datak behin-behinekoak zirela adierazita zegoenez, EUSKARAZ ARNASTU hiri tailerren bigarren txandaren hasiera egun bat aurreratuko da.
Beraz, hiri tailerren behin betiko datak hauek izango dira: abuztuaren 27tik irailaren 4ra.
IZENA EMATEA ETA JARDUERAREN ORDAINKETA
IZENA EMATEKO EPE BERRIA: ekainaren 23tik aurrera, inskripzio ordenaren arabera (erroldatutakoek lehentasuna izango dute), libre dauden 7 plazak bete arte. Izen-emateak on-line bakarrik izanen dira www.valledeegues.com helbidearen bidez, izen-emateen atalean. 7 plazak bete ondoren, esteka itxiko da.
DATAK: abuztuaren 27tik irailaren 4ra
ORDUTEGIA: 8:30etik 14:30era
PREZIOA: 60 € erroldatuak
ORDUTEGIA: 8:30etik 14:30era
TOKIA: Uriz Pi I.P
Tarifa hobaridunak aplikatuko dira.
Izen-emateko esteka: https://sedeelectronica.valledeegues.es/carpetaciudadana/tramite.aspx?idtramite=10039