Eguesibarreko golf eskola

Kirola

Golf eskolak golfaz maila guztietan gozatzeko aukera eskaintzen die ikasleei. Iniziazio maila erraz eta oinarrizkoan egin dezakete, ikas saioetan zehar planteatzen diren jokoetan parte hartuz.

Eskolak Gorraiz Golf Klubean du egoitza, eta denboraldi honetan 148 haur ari dira astean behin entrenatzen.

Haurrek hilero Gorraizen egiten diren txapelketetan (Haurren Erregulartasun Txapelketak) parte hartzeko eta Kirol Jokoetan izena emateko aukera dute (3 proba Lizasoko Pitch & putt-ean eta beste 3 proba, bat Gorraizen, beste bat Ultzaman eta bestea Zuastin).

Golf Eskolan badira, halaber, beren kategorietan Nafarroako Txapeldunak diren eta denboraldian zehar maila goreneko txapelketak jokatzea lortzen duten neska-mutilak, hala nola Espainiako Haur Txapelketak, edo Nafarroa Autonomia arteko Espainiako txapelketetan ordezkatzen dutenak.

Eskolaren helburu nagusia neska-mutilak kirol honetara eta beren balioetara modu erraz eta dibertigarrian hurbiltzea da, txikitatik oinarri tekniko ona eskuratuz. Horri esker, askoz gehiago gozatuko dute, bai jolas-jarduera huts gisa hartzen badute, baita lehiaketaren munduan sartzea erabakitzen badute ere.

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento