IRON SKULLS CO DANTZA KOLEKTIBOAK ETA BI SARIETAKO BATEN BILA ARITUKO DIREN 8 TALDE GAZTEEK, UHARTE, ATARRABIA ETA SARRIGURENEKO PLAZAK BETETZEKO ARDURA IZANGO DUTE AURTEN, DATORREN EKAINAREN 25ETIK AURRERA, 3DANCE JAIALDIAN

 Hemen: Kultura, Sarriguren

3Dance Jaialdiak 2019an bere laugarren edizioa ospatzen du, ekainak 25 asteartean, 26 asteazkenean eta 27 ostegunean, Uharte, Atarrabia eta Sarrigurenen, hurrenez hurren.

Hauetako egun bakoitzean, 19.00etan, gazteez osaturiko lau taldek erakutsiko dituzte haien lan koreografikoak. 3Dance Jaialdiak Lehiaketa koreografikoaren bidez eskaintzen dituen bi sarietako baten bila arituko dira gainera, epaimahaiak emango duen 1.000€ko saria eta publikoaren esku egongo den 500€ko saria.  

Lehiaketari emandako denbora amaitutakoan, 20:00etan hain zuzen ere, Bartzelonako Iron Skulls Co kolektiboak, Sinestesia bere ikuskizun sariduna erakutsiko du. Lehen aldia da Nafarroan ikusteko aukera izango duguna eta apokalipsiaren ondorengo mundu batean kokatuko gaitu emanaldiak.

3dance Jaialdia, Uharte-Huarte, Villaba-Atarrabia eta Valle de Egües-Eguesibarko Udalek sarean sortutako ekimena da, Quiero Teatrok kudeaturikoa eta xedea duena dantza herri hauetako hiri paisaietara eramatea. Horretarako, dantzari gazteak laguntzen ditu Lehiaketaren eta sarien bitartez eta aldi berean publikoari kalean dantza gozatzeko aukera ematen dio, bai talde gazte hauen emanaldiak eskainiz, bai dantza profesionaleko ikuskizun bat eskainiz ere.

[3Dance Lehiaketa]

Zortzi dira 2019an Lehiaketan parte-hartzeko aukeratuak izan diren taldeak. Hauen artean Iruñerriko herri ezberdinetako taldeak daude, baita ere Nafarroa kanpotik etorriko direnak ere.

Zortzi talde hauek bi egunetan banandurik arituko dira Sarrigurenen ekainak 27an ospatuko den finalera heltzeko nahian. Aukeratutako ikuskizunak behin berriro ikusteko aukera izango dugu finalean, bozketaren aurretik.

[Ikuskizunen programa]

Ekainaren 25ean asteartea, Uharteko San Juan plazan (euria eginez gero Eskola Zaharretako Patioan):

  • Alex Lera, Baile Urbano koreografiarekin
  • In-pulse, Génera koreografiarekin
  • Bless up, Beginning koreografiarekin
  • Dhelia, Si quieres puedes koreografiarekin

Ekainaren 26an asteazkena, Atarrabiako Udaletxe Plazan (Kultur Etxean, euria eginez gero):

  • Haberlas haylas, Arjé koreografiarekin
  • Free Spirits, Espectáculo de danza urbana koreografiarekin
  • Diego (Ychi) Rueda, Avo koreografiarekin
  • ArkadiaDanceStudio, ArkadiaMegacrew koreografiarekin

Ekainaren 27an osteguna, Sarrigurenen (ordutegi aldaketa beroa dela eta: 19:30), Bardea Errealak kalea Urederrako Sorburua kaleko elkargunearekin (C.P.E.I.P. Joakin Lizarragako gimnasioan, euria eginez gero):

  • Lehiaketaren finala, finalerdiak gainditutako lau taldeen emanaldiekin

[Epaimahaia]

3Dance Jaialdiko epaimahaia osatuko dute Iñaki Fortún , dantzari eta koreografoa eta Fueradeleje konpainiaren sortzailea. Polini, Team Rockers taldearen kide sortzailea, Floor in Flames txapelketaren antolatzailea eta 20 urtetik goraz Bboying-ari emana. Eta Ghislaine Veranok, dantzari, koreografoa eta performerra.

[Iron Skulls Co]

Behin Lehiaketa bukatu dela, Jaialdiaren hiru egunetako bakoitzean 20:00etan, publikoak kolektibo honen emanaldiaz gozatzeko aukera izango du. Taldeak Bboying (Breakdance) arloan ditu bere hastapenak eta konpainia profesional moduan 2013an eratu zen.

Bboyingetik abiaturik izan du garapena eta estilo bereizgarri batez aritzen da, nahasketaren ondorio den estilo propio batez, Hip Hop, dantza garaikidea, akrobazia, borroka arteen… eta dantzaren berezkoak ez diren beste osagaien eraginez sortutako estiloa

Konpainiak hamarretik gorako ikuskizun sortu ditu, haien artean Sinestesia izenekoa. Ikuskizun honek, apokalipsiaren ondorengo mundu batean kokatzen gaitu, non dantza esperimentalak elkartutako giza-talde batek bidai bat hasiko duen, segurtasun-zona baten bila.

Kolektiboak ibilbide zabala du erakustaldi, feria eta jaialdi, aipamen eta sariez jorratutakoa eta 3Dance Jaialdiak gonbidatua Uharte, Atarrabia eta Sarrigurenen izango ditugu laster.

 

futbol4-eguesimage001