Egulbatiko Jaurerria
Ondarea
Sagasetako auzokideek mendez mende Egulbatiko jaurerriari loturik egon dira. Jaurerria 256 hektareatik gorako naturgune zabala da, Ibarreko Udalak erosia, herritarren eta bisitarien erabilerarako. Bertan zortzi ibilbide seinaleztatu daude.
Gaur egun, eremua hustuta dago eta eraikinak pixkanaka hondatzen ari dira. Sarrerak itxita egon arren, zenbait kasutan berriro ireki dira, baina ez da gomendagarria sartzea, egoera kaskarra, zikinkeria eta egiturazko arriskuak direla eta.
Egoera hobean daude pilotalekua eta eliza, baita sarbideko eskailerak eta inguruko lorategia ere; nahiz eta utzita egon, oraindik ere badute nolabaiteko xarma.
Egulbatiko paisaia babestua Eliakoarekin batera ingurune natural bakarra osatzen du, balio ekologiko handikoa. Bertan oraindik ikus daitezke abeltzaintzari eta baso ustiapenari lotutako bizimodu tradizionalen aztarnak.
Ibilgailuz sartzea debekatuta dago, udal araudiaren arabera.
