Eguesibarko Udalak “genero-desberdintasunen semaforoa” tresna aurkeztu du

 Hemen: Alkatetza, Berdintasuna, Prentsa-oharrak, Udala

Eguesibarko Udalak gogoeta indibiduala egiteko deia egin du, genero-berdintasunean dugun eginkizunari buruz.

“Zer egiten ari zara berdintasunaren alde?” Galdera hori egin die Udaleko berdintasun-sailak Eguesibarko herritarrei. Kanpainaren helburua da hausnartzea ea jabetzen garen pertsona bakoitzak zer eginkizun nagusi duen berdintasunezko gizarte bat eraikitzeko prozesuan.

Horretarako, semaforo formako tresna bat prestatu da. Askotan ez gara jabetzen gure portaerek eta jarrerek zer-nolako eragina duten. Gure eraginaz ohartzea eta indartzea edo aldatzea da helburua, berdintasuna bultzatzeko.

Semaforo normal batean bezala, hiru kolore ditugu: berdea, gizarte ekitatiboago eta orekatuago baterantz aldaketa eragiten duten jokabide edo jarrera eraldatzaileak identifikatzeko; anbar kolorea, itxuraz neutroak diren jokabide edo jarrerak identifikatzeko, desberdintasunak aktiboki larriagotzen ez dituzten arren, ez baitute laguntzen diskriminazioen eragin negatiboa murrizten; eta, azkenik, gorria, estereotipoak mantentzen edo indartzen dituzten eta, ondorioz, larriagotzen dituzten jokabideak identifikatzeko.

Aste luzeetan zehar, bailarako bizilagunek tresnaren funtzionamenduari buruzko informazioa jasoko dute beren etxeetan. Gizarte Ongizateko, Herritarren Gaietako, Immigrazioko, Osasuneko, Berdintasuneko, Familiako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkariak, Juliana Anchundiak (Navarra Suma), honako hau nabarmendu du: “Gure Berdintasun Plan berria onartu zenetik, hau da, Eguesibarko II. Berdintasun Plana (2020-2025), Udala hainbat ekintza abiarazteko lanean ari da. Bizi dugun osasun-krisiaren ondorioei buruzko alderdi kezkagarrienetako bat da emakumeen eta gizonen artean dauden diskriminazioak larriagotzen dituela. Horregatik, gure ustez, udalerri garen aldetik, une egokia da egoera horiei arreta handiagoa emateko, eta gogoeta egiteko eta kontzientziatzeko bailarako herritar gisa dugun eginkizunari buruz, diskriminazio-desberdintasunik gabeko gizartea sustatzeari dagokionez. Horretarako, berrikusi egin behar da pertsona bakoitzak egun bakoitzean berdintasunaren alde egiten duguna, eta hori da kanpaina honen zentzua. Semaforoak modu erraz eta oso zabalean laguntzen digu gure portaerak, pentsamenduak eta jarrerak berdintasuna sustatzearekin lotuta kokatzen. Era berean, Udalak bere jarduerak indartzeko ere erabiltzen du semaforoa, diskriminazio-egoerak areagotu diren esparruetan, hala nola indarkeria, denboraren erabilera edo enplegua. Guztion artean berdintasunari argi berdea ematea nahi dugu!”.

Hybrid Ugp 6cad 14 Unsplashimg_9549