Eguesibarko Prestakuntza eta Enplegu Tailerraren amaiera-ekitaldia ospatu da
Joan den ekainaren 19an, asteazkena, Eguesko Kontzejuko erabilera anitzeko aretoan ospatu zen “Prestakuntza eta Enplegu Tailerra: Eguesibarko Udalaren enpresa-haztegia eta beste espazio batzuk egokitzeko lanak” izeneko proiektuaren amaiera-ekitaldia.
Ekitaldian parte hartu zuten Xuriñe Peñas López, Eguesibarko alkatea; Amaya Bengochea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Gaitasun Profesionalen Garapenerako Zerbitzuaren zuzendaria; María José Merino, CNAIko Enplegurako Prestakuntzako zuzendaria; eta Leyre Pérez de Ciriza, tailerraren zuzendaria. Halaber, udal korporazioko kideak ere bertan izan ziren.
Proiektu hau Eguesibarko Udalak bultzatu du, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren laguntzarekin, eta 213.596,78 euroko dirulaguntza jaso du, 185.000 euroko udal-ekarpenaz gain. Tailerraren bidez, parte-hartzaileek prestakuntza teorikoa eta praktikoa uztartu ahal izan dute benetako lan-ingurune batean, igeltserotza, elektrizitatea, iturgintza eta eraikinen mantentze-lanak bezalako arloetan trebatuz.
Ekitaldian egindako lanen bideo laburpena proiektatu zen, parte-hartzaileei diplomak banatu zitzaizkien, burututako obra bisitatu eta aperitibo batekin amaitu zen jardunaldia.
Udaletik azpimarratu nahi da horrelako ekimenek prestakuntza praktikoaren bidez lan-merkatuan sartzea errazten dutela, eta parte-hartzaile, irakasle eta erakunde laguntzaile guztien konpromisoa eskertu nahi da.