EGUESIBARKO KIROLAREN ASTEA
Irailaren 23tik 29ra Kirolaren Europako Astea izanen da Eguesibarren.
Astearen helburua da kirola bultzatzea, aisialdiko eta ongizateko jarduera baita. Horregatik, hain zuzen, aurtengo programazioa diseinatu da adin tarte guztiengana heltzeko (adinekoak, gazteak, haurrak, familiak) eta aire zabalean kirola sustatzeko.
Astelehenean irristatze jarduera bat izanen da. Aldez aurretik eman beharko da izena Sarrigurengo Kirol Hirian.
Asteartean, 17:30etik 19:30era, eta aldez aurretik izena eman gabe, era guztietako kirol jolasak eginen dira Errege Bardea kalearen eta Espainia etorbidearen arteko bidegurutzean. Haurrendako eta gazteendako jarduerak dira.
Asteazken arratsaldean, Sarrigurengo parke zentralean gymkhana bat izanen da familiendako. Parte hartzeko izena eman beharko da aldez aurretik.
Ostiralean bi jarduera izanen dira: goizean ibilaldi bat, hamarretakoa barne, 65 urtetik gorakoendako, eta arratsaldeko 18:00etan haurrendako eta helduendako dantza eta zunba jarduera ireki bat Errege Bardea kalean, Haran eta La Cachopería tabernen aldean.
Azkenik, larunbatean bizikletaren erabilera bultzatzeko eguna izanen da.
Eguesibarko Bizikleta Klubaren eskutik, 10:00etan bizikleta tailerra izanen da, Udaletxeko arkupeetan.
11:00etan Sarriguren barnako bizikleta ibilaldi bat aterako da Udaletxetik. Gogoratu kaskoa jantzi beharko dela nahitaez.
11:30etik 14:00etara puzgarriak jarriko dira Udaletxe aldean, eta kirola izanen da horien gaia.