HAURRENDAKO HIRI KANPALDIA. IZEN-EMATEKO EPEA ZABALIK

 Hemen: FAZ

Zerbitzu ludiko honetan eginen diren jarduerak gai bat izanen dute ardatz aste bakoitzean, jokuak, robotika, eskulanak etabar eginez. Kanpaldian aisialdi osasungarria eta bizikidetza bultzatuko dira. Eguesibarren erroldaturik dauden 4 eta 11 urte bitarteko haurrendako antolatu da. Astelehenetik ostiralera izanen da, 10:00etatik 13:00etara. Jarduerak Familiendako Arreta Zentroan (FAZ) eta Sarrigurengo kale eta plazetan burutuko dira.

Adinak:

4-12 urte bitarte

Asteko txandak:

Haur bakoitzak asteko txanda batean edo zenbaitetan eman dezake izena:

  • Abenduaren 23-27 bitarteko astea. Abenduaren 25a jaieguna da.
  • Abenduaren 30-urtarrilaren 3ra arteko astea. Urtarrilaren 1a jaieguna da.

Izen-emate data:

  • Webguneko galdetegi honetan eskatu beharko da lekua, abenduaren 9tik 13ra. Lekuak familia-unitate bakoitzeko zozketatuko dira. Lekua lortu dutenei SMS bidez jakinaraziko zaie
  • Behin betiko izen-ematea abenduaren 17tik 19ra eginen da, Familiendako Arreta Zentroan (FAZ) (Urbasa k, 129, Sarriguren). Izena emateko ordutegia: astearte eta asteazkenean (17 eta 18) 10etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30etara. Ostegunean, 19an, 16:30etik 19:30era.

image005dj-makala