ASTE SANTUKO HIRI-KANPALDIA (FAZ)

 Hemen: FAZ

Aste santuko hiri-kanpaldia FAZen, zeinetan jarduera, eskulan, jolas eta dinamika ezberdinen bitartez, haurrek sortu eta jolastu ahal izango dute aisialdi osasungarri baten testuinguruan. Jarduerak FAZen eta Sarrigurengo plaza eta kaleetan zehar burutuko dira. 2022ko apirilaren 19tik 22ra goizeko 10etatik 13etara. (sarrera 9:30etatik aurrera eta irteera 13:30etara egiteko aukera).

4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta (haurrek 4 urte betetak izan beharko dituzte parte hartzeko).

 

Aurreinskripzioak

Martxoaren 28tik apirilaren 7ra udaletxearen weborrian inprimakia (*) betetzen. SMS bat bidaliko da behin betiko plazen esleipena jakinarazteko. Ordainketa telefonoz egingo da apirilaren 12 eta 13an. Plaza behin erreserbatuta, ez da dirua itzuliko. (Behar bezala justifikatutako kasuetan izan ezik).

Plazen zozketa familia-unitateko. Tarifa hobaridunak.

(*) Inprimakia betetzeak ez du esan nahi plaza lortzen denik.

 

Informazio gehiago: 948 165651    caf-faz@egues.es

Prezioa: Erroldatuak 12€ astea. Ez erroldatuak 24€ astea.

aaff-cartel-paradas-ok_page-0001Zurrumurruen Aurkako Agenteen Tailerra