Eguesibarko Halloweenik beldurgarriena eta dibertigarriena

 Hemen: Kultura

Eguesibarko Udalak urteroko Halloweenik beldurgarriena eta dibertigarriena ospatu nahi du. Horrela, txikienek, familiekin batera, urteko garairik munstrotsuena gozatuko dute Eguesibarren, hots, HALLOWEEN. 2020. urte erabat berezian izanen da, gainera, COVID-19 gaitzaren aurkako neurriak zorrotz-zorrotz bete behar baitira.

Horretarako, jarduera hauek proposatu dituzte:

  • LEHIAKETAK: helduendako kontakizun txikiak, haurrendako kontakizun txikiak edo marrazkiak, edota Ibarreko balkoirik edo izkinarik munstrotsuena apaintzeko lehiaketa.
  • JARDUERA: Ibarreko altxor ezkutuaren bila
  • HIRU TAILER digital:

– Nola sortu musukorik beldurgarriena.
– Lantegia: postre osasungarria. Ez izan frutaren beldur.
–  Apainketa munstrotsua, %100 jasangarria.

Hiru tailer digitalak urriaren 29an, 30ean eta 31n argitaratuko dira Youtubeko kanal ofizialean, bai eta Udalaren beste sare sozial batzuetan ere (Facebook, Instagram eta Twitter).

Haurrendako eta familiendako jarduerak, egungo osasun neurrietara egokituta

Balkoirik eta Altxor Ezkutuaren Bileketa
Tamaño : 359 kB Formato : PDF
Mikroipuinen eta Marrazkien Lehiaketa
Tamaño : 125.4 kB Formato : PDF
Mikroipuinen Lehiaketa Helduak
Tamaño : 347.8 kB Formato : PDF