Egulbatiko Paisaia Babestua

Egulbatiko Jaurerria bere osoan da udalarena. 2016tik hona, Paisaia Babestua da, dermio osoa, Eguesibarko Udalak halaxe izendatua.

Ibarraren iparraldean dago eta Sagasetatik abiatzen den pista batetik joan beharra dago. Inguru horretan, oihana da nagusi, pinu gorria gehienbat, baina tarteka badira ametz ilaundunez osaturiko bazterrak. Oihana garai bateko alorretan hazten ari da; erreka bazterrean, berriz, ibaiertzeko basoa.

Bestelakoak ere badira, hala nola ibar zolako larre naturalak, behe-sasidi arantzadunak hartutako eremu zabal bat, fauna dibertsitate handiko eremu irekiak, bai oihaneko fauna, bai eremu irekietakoak.

Inguru honetan, halaber, abeltzaintza estentsiboa baliagarria da eremu ireki horiek mantentzeko, eta horrez gain, lagungarria da udalerriko landa-garapenerako.

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento