Ugaztunak
Eguesibarren badira hiri-eremu hutsak (Sarriguren, Olatz eta Gorraitz) eta landa-eremuak. Landa-eremuen artean ere bi eremu nagusi bereizten dira: iparraldekoa eta hegoaldekoa.
Ibarraren iparraldea alorrez eta basoz osatutako mosaikoa da, eta natur balio handiko guneak daude bertan, hala nola Elia eta Egulbatiko Paisaia Babestuak, Amokaingo Jaurerria eta Erantsus. Urbi ibaiak egituratzen du lurraldea, eta bertara hainbat errekasto isurtzen dira, Urbikaingo eta Sagasetako errekak, besteak beste. Ibaiertzeko landaredia oraindik ongi kontserbatuta dago.
Erreka horiek korridore ekologiko garrantzitsuak dira ugaztunentzat; horregatik, haien kontserbazioa eta hobekuntza funtsezkoak dira. GANek 2017an egindako azterlanak agerian utzi zuen eremu horien balio ekologikoa eta faunaren aberastasuna.
N-150 errepidean fauna-pasabideak eraiki ziren 2016an, CAIXA programaren bidez, bisoi europarrari Urbi ibaia zeharkatzen laguntzeko. Pasabide hauek bereziki baliagarriak dira ugaztun haragijale txikientzat, lehen errepidea gurutzatzean harrapatuta hiltzen baitziren.
Lepahoria, lepazuria, katajineta eta erbinudea, baita bisoi europar urria ere, korridore ekologiko horiek erabiltzen dituzte. Espezie horiek funtzio garrantzitsua betetzen dute karraskarien kontrolan. Ibarreko iparraldeko ibai eta erreketan, gainera, igarabaren ehiza eta ugalketa guneak daude.
Ibarraren hegoaldean nekazaritza nagusi da, eta errekak eta ibaiertzak okerrago kontserbatuta daude, horrek ugaztunen mugikortasuna zailtzen duelarik. Hala ere, Ezkoriz-Zolinako aintzira nabarmendu behar da, hezeguneekin lotutako hegazti askoren babesgune bihurtu baita, eta balio ekologiko handia du.





