Berdintasunean Hezten

Sarrigurengo ikastetxeei zuzendua dago.

Orain arte, programa 2016/17 eta 2017/18 ikasturteetan egin da, Joakin Lizarraga eta Hermanas Úriz Pi ikastetxe publikoetan.

Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. mailako ikasleek, familiek eta irakasleek parte hartu dute.

Otsailetik aurrera, 2018/2019 ikasturteko programa jarriko da abian.

HELBURUAK

Eguesibarko “Educación en igualdad // Bedintasunean hezten” prestakuntza programaren bidez, udalerriko ikastetxe publikoetako hezkuntza erkidegoa (ikasleak, irakasleak eta familiak) gizonen eta emakumeen arteko berdintasun printzipioan sentsibilizatu nahi da. Halaber, printzipio horrekin bat, lana bultzatu nahi da genero-berdintasunean oinarrituriko harreman ereduak sustatuz neska eta mutilen artean, eta, horrenbestez, emakumeen aurkako indarkeriari aurrea hartuz.

Hona hemen programaren helburu zehatzak:

  • Sexu-genero sistema ezagutzea eta hari buruz hausnartzea.
  • Berdintasunean eta elkarrekiko errespetuan oinarrituriko pertsonen arteko harremanak sustatzea.
  • Autoestimua berdintasunaren eta autoezagutzaren bidez sendotzea.
  • Bakoitzaren eta denon arteko konpromisoa bultzatzea emakumeen aurkako indarkeria eta sexu-arrazoiengatiko bazterkeria desagerrarazteko.
  • Zainketa lanen gaineko sentsibilizazioa egitea eta balio positibo eta beharrezko gisa unibertsalizatzea.
  • Genero-aginduei buruz hausnartzea, hala nola irudiaz, estereotipoez eta rolez, lanbidea edo aisialdiko zaletasunak aukeratzerakoan.
  • Feminismoak berdintasunaren aldeko borrokan eta emakumeen aurkako indarkeriaren aurkakoan izan dituen lorpenak agerian jartzea.
igualdad4

EDUKIAK

  • Sexu-genero sistema.
  • Berdintasuna eta bazterkeria.
  • Autoestimua eta autozainketak.
  • Erantzunkidetasuna eta zainketen unibertsalizazioa.
  • Ikasketak eta lanbideak aukeratzea sexu-arrazoien araberako bereizketarik gabe.
  • Feminismoa eta berdintasuna.

PROGRAMA DISEINATU ETA GAUZATZEA

Programan honako saioak egingo dira ikastetxeetan:

  • 8 saio LHko 4. eta 6. mailako ikasleekin.
  • 2 saio ikastetxeko klaustroarekin.
  • 2 saio 4. eta 6. mailako irakasle tutoreekin, eta zabalik ikasmailetan eskolak ematen dituzten gainerako irakasleentzat.
  • Saio bat 4. eta 6. mailako ikasleen senitartekoekin.

Saioez gain, koordinazio bilerak egingo dira ikastetxeetako zuzendaritza taldeekin programa planifikatu, haren jarraipena egin eta ebaluatzeko.

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento