Musika Eskola

C/ Parque de Olaz c.p. 31620 Olaz

948 33 79 76

emusica-musikae@egues.es

Eguesibarko Udalaren Musika Eskola Olatzen dago, eta 2000. urtean sortutako musika heziketarako gunea da. Hiru urtetik aurrerako haurrentzat, gazteentzat eta helduentzat da.

Eskola publikoa eta kalitatekoa da, eta musika-heziketa integralean oinarritutako proiektu pedagogikoa eskaintzen du. Ikasleei prestakuntza eta gaitasunak ematen dizkie, bai maila profesionalean bai amateurrean aritzeko.

escuela de musica

Espezialitateak

  • Musikaren hastapenak (3-6 urte)
  • Musika-hizkuntza
  • Musikoterapia
  • Pianoa
  • Gitarra klasikoa eta elektrikoa
  • Biolina eta biolontxeloa
  • Zeharkako txirula
  • Saxofoia
  • Korua
  • Brass Band
  • Gitarra taldea
  • Kantua
  • Perkusioa
  • Perkusio taldea
  • Orkestra
  • Harmonia
  • Akordeoia
  • Klarinetea
  • Tronboia
  • Inprobisazioa
  • Musika-estiloak
  • Tronpeta
  • Ensemble bokala
  • Teklatu taldea

kalitateKO irakaskuntza eta irakasleak

  • Goi mailako tituluak dituzten irakasleak, musikaren eta pedagogiaren arloetan prestakuntza zabala dutenak.
  • Bakarkako eskolak eta talde txikiak.
  • Heziketako edukien plangintza zehatza.
  • Metodologiak egokitzea ikasleen adin desberdinetara.
  • Musika heziketa integral edo osoa, esperientzia eszenikoak bultzatuta ikasketetako lehen pausoetatik bertatik.
  • Eskolaren beraren material didaktikoak sortzea: partiturak, irakasleek ikerketa eta heziketa berrikuntzako lan handia egiten dute.
  • Arretazko antolaketa akademikoa.
  • Musikari eta pedagogiari aplikatutako teknologia berriak erabiltzea.

Escuela De Musica Olaz 3 Egues

Abangoardiako instalazioak

Musika heziketarako berariaz sortutako eraikina, ongi aztertua, eta xehetasun guztiak dituena alderdi funtzionalari, estetikoari eta arkitektonikoari dagokionez.

Ikasgelen isolamendu akustikoa ezin hobea da. Ikasgelak zabalak eta argitsuak dira: 30 metro koadro pianoko ikasgeletarako, 20 metro koadro musika-tresnak lantzeko gainerako ikasgeletarako, 45 metro koadro musika-hizkuntza, musikaren hastapen eta harmoniako ikasgeletarako. Teknologia berrien bidez lan egiten da (aplikazio ugariko ordenagailua hala komunikazioan nola berariaz musikarako, soinu-tresneria, grabazio-tresneria, etab

Gela osagarri aunitz ditu, hala nola probasaioetarako gela, konposizio eta sorkuntza gela, grabazio estudioa, bilera gela, bulegoak, administrazio gunea, atarte zabala eta argitsua, etab..

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento