Kultura
Kultura Koordinatzailea
Patricia Cifrián Ruiz de Alda
C/ Garajonay, 1. 31621 Sarriguren
948 33 16 11
Eguesibarko Udalaren Kultura Alorrak zerbitzuaren zeregina ibarrean kultura sustatu eta zabaltzea da. Hona gure helburuak:
- Kultur eskaintzazabal, askotariko eta kalitatekoa garatzea.
- Herritarrek kultura eskaintza hori eskura izateko erraztasunak eta laguntza ematea.
- Sormena lagundu eta bultzatzea.
- Udal liburutegia sustatu etairakurzaletasunabultzatzea.
- Herritarren kultur erakundeenekimenak, funtzionamendua etaparte-hartzea.
- Aisia eta jai arloko programak garatzea.
- Eguesibarkoondarea babestu, zabaldu eta aberastea, bai materiala, bai immateriala.
El fin de plazo para presentación de propuestas es el 24 de marzo.

PROGRAMAK
HAUR PROGRAMA IBILTARIA
Urritik ekainera, txandakako igandeetan, hainbat emanaldi egiten dira 3 urtetik gorako haurrentzat Sarrigurenen. Txotxongiloak, ipuin-kontalariak, antzerkia, magia, musika eta beste izaten dira haurrentzat.
PRIMERA SESIÓN ZINE-KLUBA
Zine-kluba 9 eta 13 urte artekoentzat da. Urritik ekainera egiten da, larunbat arratsaldez, Oihanburu Aretoan. Filmak zer diren, nola egiten diren, eta zer esanahi duten erakusten da. Parte-hartzaileei behar bezalako tresnak ematen zaizkie filmak ulertzeko eta ikuspuntu kritikoa garatzeko, ikuspegi jostagarritik, eta parte-hartzean oinarriturik. Auzo-zinea berreskuratu nahi da, jendea gizarteratzeko jarduera baita, aisia hezigarria lantzeaz gain. Sarrera librea, dena bete arte.
3DANCE LEHIAKETA
Dantza jaialdi hau hiri-paisaian egiten da, irailean, eta Atarrabia, Uharte eta Eguesibarko udalen ekimena da. 2016an jarri zen abian, gune bat sortzeko, gazteek beren artea garatze aldera eta dantza-molde berriak agertze aldera. Bi fase ditu: batetik, lehiaketa bera, bi sari ematen baitira (epaimahaiarena eta publikoarena), eta bestetik, konpainia profesional baten emanaldia.
“MUSIKETAN” MUSIKA ZIKLOA
Ibarreko musikariek beren lana gure udalerrian erakusteko ekimena da. Izan ere, kideren bat hemen erroldaturik duten talde guztiek izena eman dezakete zikloan. Zehazki, 5 talde aukeratzen dira, ibarreko herriren batean kontzertu bat eman dezaten. Emanaldiak abuztuko ostegunetan izaten dira, eta musika estilo guztiek dute lekua: rocka, popa, jazza, heavya, soul…
MASKHARAH PROGRAMA
7 urtetik gorako adingabeei zuzenduta dago programa hau. Urritik ekainera txandakako larunbatetan egiten da Sarrigurenen eta haurrak bakarrik joaten dira ikastera eta beraientzat bereziki antolatzen diren tailer eta emanaldietan gozatzera.
ERRIZAR NOTEN ARTEAN ZIKLOA
Ziklo intimista honetan, emanaldi amateur bat eta gonbidatutako talde profesional baten beste bat nahasten dira, hori guztia kandelen argitan dagoen ingurune lasai batean. Maiatzean egiten da, Sarrigurengo herri zaharreko Errizar aretoan.
UDAKO ZINEMA
Atari zabaleko zinema-programa uztailaren bigarren hamabostaldiko eta abuztuaren leheneko ostiraletan egiten da, 22:00etan, Ibarreko hainbat herritan. Doakoa da, eta denetariko filmak ematen dira haurrentzat, gazteentzat eta helduentzat, gaztelaniaz eta euskaraz.
ARTISAUTZA AZOKA
Urriaren bukaeran edo azaroaren hasieran egin ohi da. Ofizio zaharrak erakusten dira Sarrigurenen, gaur egun oraindik ere erabiltzen ditugun tresna asko nola egiten ziren jakiteko. Halaber, elikagai ekologikoak daude salgai, bai eta artisau elikagaiak ere. Aldi berean, joko tradizionalak eta artisau-atrakzioak antolatzen dira haurrentzat.
HALLOWEEN
Sorgin Gaua eta Domu Santuren bezpera dela eta, jarduera sorta zabala antolatzen da gure udalerrian; haien artean, Mozorro Lehiaketa eta Beldurraren Paisaia dira nabarmentzekoak.
ERAKUSKETAK
Gaur egun, Eguesibarko Udalak bi erakusketa leku ditu: Olazko Musika Eskola eta Sarrigurengo Errizar Gela. Urte osoan, gure ibarreko nahiz kanpoko artisten lanak jartzen dira ikusgai.
SAN PEDRO MARTIRIAREN ERROMERIA
1609az geroztik, Elkanok, Ibirikuk eta Eguesek erromeria ospatzen dute apirilaren azken igandean. Badirudi urte hartan, izurri mota batek alorrak kaltetu eta hondatu zituela. Hori dela eta, jendea prozesioan joaten hasi zen, San Pedro Martiriaren irudia herri batetik bestera eramateko. Irudiak urte osoa ematen du herri bakoitzeko elizan.
GABONAK
Gabonak direla eta, programazio berezia eskaintzen da, eta, bereziki, Olentzero eta Errege magoen kabalgata nabarmentzen dira, haraneko elkarteek antolatuta eta Udalak finantzatuta.