Eguesibarko Udalak «Bikotea banandu ondoren: ongizate emozionala zuretzat eta zure seme-alabentzat» tailerra antolatu du, banandutako edo banantze-prozesuan dauden aita eta amei zuzenduta.
Banantzeak aldaketa garrantzitsua dakar familia osoarentzat. Horregatik, tailer honetan prozesuari aurre egiteko eta seme-alabei emozionalki laguntzeko tresnak eskainiko dira, pertsona helduen ongizateari zein egoera berri honek adingabeengan izan dezakeen eraginari arreta jarriz.
Ongizate emozionala eta laguntza
Saioetan zehar, banantze-prozesuarekin lotutako hainbat gai landuko dira. Aurreikusitako edukien artean daude banantze-prozesuko ongizate emozionala, seme-alabei nola lagundu eta prozesuak haiengan izan dezakeen eragin emozionala nola murriztu.
Tailerrean, halaber, bikote-banantzearekin lotutako oinarrizko lege-alderdiak ezagutzeko aukera izango da.
Hiru saio urrian
Jarduera hiru saiotan egingo da, urriaren 13an, 20an eta 27an, 16:30etik 18:00etara, Familiei Arreta Zentroan (FAZ).
Parte-hartzea doakoa da eta plazak mugatuak dira.
Izen-ematea irailaren 21etik urriaren 6ra egongo da zabalik.
Tailerrari buruzko informazio gehiago lortzeko, Familiei Arreta Zentroarekin harremanetan jar daiteke 948 165 651 telefonoaren edo caf@egues.es helbide elektronikoaren bidez.