Asfaltatze-lanak Gorraitzeko Egues etorbidean eta Zaldoko kalean
Eguesibarko Udalak jakinarazten du irailaren 21etik aurrera asfaltatze-lanak egingo direla Gorraitzen, Zaldoko kalean eta Egues etorbideko tarte batean. Zaldo...
Eguesibarko Udalak 2025-2026 ikasturtean euskara ikasteko ikastaroak egin dituzten 16 urtetik gorako herritarrentzako dirulaguntzen deialdia ireki du.
Dirulaguntzen helburua 2025eko irailaren 1etik 2026ko abuztuaren 31ra bitartean egindako ikastaroen matrikularen kostuaren zati bat ordaintzea da. Ikastaro estentsiboak, trinkoak eta barnetegiak lagundu ahal izango dira diruz. Autoikaskuntza ikastaroak, klase partikularrak eta online egindako ikastaroak deialditik kanpo geratzen dira.
Oro har, Udalak matrikularen % 30 lagunduko du diruz, eta deialdi bakoitzeko gehienez 300 euroko laguntza jaso ahal izango da.
Langabeen eta seme-alabak edo mendekotasuna duen senidea zaintzeko lan-eszedentzian egon diren pertsonen kasuan, dirulaguntza matrikularen % 60koa izango da, baldin eta egoera hori deialdian jasotako aldiaren % 75ean gutxienez mantendu bada. Kasu horietan, gehienez 600 euroko laguntza jaso ahal izango da.
Deialdiak 2.000 euroko aurrekontua du.
Oinarrietan ezarritako baldintzen artean honako hauek daude:
Oinarriek, halaber, baldintza espezifiko batzuk jasotzen dituzte Udaleko langileentzat, eta deialditik kanpo uzten dituzte administrazio publikoren batean lan egiten duten eta euskalduntze-plan espezifikoetan sartuta dauden pertsonak.
Eskaerak 2026ko irailaren 21etik urriaren 21era, biak barne, aurkeztu ahal izango dira. Epez kanpo aurkeztutako eskaerak ukatu egingo dira.
Dokumentazioa Eguesibarko Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez edo aurrez aurre Eguesibarko Udaleko Erregistroan, Sarrigurengo Garajonay kaleko 1. zenbakian, aurkeztu ahal izango da.
Aurrez aurreko eskaera egiteko, deialdiaren I. eranskinean jasotako eskabide espezifikoa erabili beharko da. Bertan, besteak beste, eskatzailearen datuak, banku-kontuaren zenbakia, matrikularen gastuak eta jasotako edo eskatutako beste dirulaguntzei buruzko informazioa adierazi behar dira.
Eskatutako dokumentuen artean ikastaroa antolatu duen erakundearen ziurtagiria dago. Bertan, besteak beste, ikastaroaren datak, maila, ordu kopurua, asistentzia-ehunekoa, gainditutako mailak eta matrikularen ordainketa egiaztatu beharko dira.
Langabeek eta eszedentzian egon diren pertsonek, kasu horietarako aurreikusitako dirulaguntza eskatu nahi badute, dagokien egoera egiaztatzeko dokumentazioa ere aurkeztu beharko dute.
Kontsultatu deialdiaren oinarri osoak eta deskargatu eskabide-inprimakia dokumentazio eta baldintza guztiak ezagutzeko.
Eguesibarko Udalak jakinarazten du irailaren 21etik aurrera asfaltatze-lanak egingo direla Gorraitzen, Zaldoko kalean eta Egues etorbideko tarte batean. Zaldo...
Eguesibarko Udalak, Berdintasun Arloaren bidez, «Zaintzak eta erantzunkidetasuna: Eguesibarko Zainketen aldeko Tokiko Ituna» izeneko prestakuntza antolatu du...
Datozen egunetan 4G eta 5G belaunaldi berriko sare mugikorra aktibatzea aurreikusten da Eguesibarren, hurrenez hurren 800 eta 700 MHz-eko maiztasun...