2026ko uztailak 2

Erakusketa Olazko kiroldegian: Erreferenteak eta Arduratsuak

Foto noticia

Erakusketa hau Eguesibarko Zainketen aldeko Tokiko Itunaren baitan dago, 2024an inauguratu ziren bi erakusketei elkarrekin bizia emateko eta Eguesibarren zabaltzeko helburuarekin. Erakusketaz gain, bisita gidatuak izango ditugu Pía Alvero egilearen eskutik.

 

Erakusketaren lehen geldialdia Olatzeko Kiroldegian izango da, uztailaren 18tik abuztuaren 9ra, eta bisita gidatua uztailaren 21ean izango da, 19:00etan.

 

Bisita egiteko, izena eman behar da, helbide elektroniko honetara mezu bat bidaliz, uztailaren 15a arte: igualdadberdintasuna@egues.es

 

 

ERREFERENTEAK “Argiztatzen duten profesionalak” erakusketarekin, lanbideei buruzko genero estereotipoak desmuntatzeko sentsibilizatu eta kontzientziatu nahi da, Ibarreko emakumeak lanbide “tradizionalki maskulinoetan” aritzen direla erakutsiz.

 

ARDURATSUAK “Eraldatzen duten erabakiak” erakusketarekin, zainketen eta horien banaketa ekitatiboaren garrantzia ikusarazi nahi da, eta gizonak horietan inplikatu.

 

Kartela hemen eskuratu dezakezue.

Albiste honetan aldaketarik izanez gero, jakinarazpenak jaso nahi dituzu?

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento