2026ko otsailak 26

MARTXOAK 8, EGUESIBARKO V. EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNEKO LASTERKETA SOLIDARIOAREN AURKEZPEN OFIZIALA

Foto noticia

Gaur, otsailak 26, osteguna, Sarrigurengo Kirol Hirian, MARTXOAK 8, EGUESIBARKO V. EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNEKO LASTERKETA SOLIDARIOAREN aurkezpen ofiziala egin da:

Aurten, bildutako dirua ASENNA Nafarroako Endometriosi Elkartera bideratuko da.

Aurkezpenean parte hartu dute Eguesibarreko Udaleko alkateak eta Berdintasuneko zinegotzi ordezkariak, XURIÑE PEÑAS LÓPEZek eta JAVIER VILLANUEVA ALDAVEk, ASENNAko lehendakariak eta idazkariak, NEREA BARBA RAMOSek eta ESPERANZA CIRIZA GOÑIk.

Lasterketa martxoaren 8an izango da, igandea, 10:00etan, eta udaletxetik abiatuko da. Lasterketa hasi aurretik, 09:30ean, Udalbatzak martxoaren 8a dela-eta onartutako adierazpen instituzionala irakurriko da. Aurten, Elkanoko Javier Egoitzan bizi diren emakumeek irakurriko dute. Felix Garrido EPSZko kideek egindako txapak ere banatuko dira egun horretan, jarriko duten postuan.

Herritar guztiak gonbidatzen ditugu jardunaldi honetan parte hartzera. Parte-hartzaile bakoitzak nahi duen bezala parte har dezake martxan: korrika, oinez, patinetan, familian, koadrilan edo, besterik gabe, kamiseta erosita. Kontua da denok bat eginda egotea honelako egun batean. Bi aukera daude, lasterketaren distantziari dagokionez: 3,6 km-ko ibilbide laburra eta 7,2 km-ko ibilbide luzea (bi itzuli).

Lasterketan parte hartzen ez dutenek egun horretan erosi ahal izango dituzte kamisetak.
Izen-ematearen prezioa: 2 euro (kamiseta bat barne).

Izena emateko: https://www.rockthesport.com/es/evento/carrera-lasterketa-8m-valledeegues-eguesibar

02/16tik 03/06ra.

ASENNA

ASENNA Eguesibarreko elkarte bat da, 2022an 6 emakumek sortua, denak endometriosia duten pazienteak, hilekoaren minaren normalizazioarekin amaitzeko eta hain ohikoa eta isildua den patologia hori ikusarazteko. Batez beste, 7-10 urte behar izaten dira gaixotasuna diagnostikatzeko.

Elkartearen helburu nagusiak hauek dira:

  • Endometriosia ikusaraztea hitzaldi eta tailerren bidez, herritarrak kontzientziatuz, batez ere gazteenen artean.
  • Pazienteei eta haien senideei laguntzea.
  • Diagnostiko goiztiarrak lortzea eta pazienteei bizi-kalitate hobea eskaintzea.
  • Espezialistak eta diziplina anitzeko talde medikoa. Horretarako, eta HUNeko ginekologia organikoko unitateko ginekologo taldearen laguntzarekin, erreklamazio bat jarri dugu Nafarroan endometriosi unitatea sortzeko.
  • Hilekoaren hezkuntza ikastetxe eta institutuetan sartzea.
  • Hilekoaren mina tabu izan ez dadin eta normalizatu ez dadin lortzea.

Albiste honetan aldaketarik izanez gero, jakinarazpenak jaso nahi dituzu?

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Eguesibarko Udalak web orria estreinatu du

Eguesibarko Udalak web orria estreinatu du

Atzo argitaratu zen Eguesibarreko Udalaren webgune berria, nabigazioa errazten duen egitura funtzional eta intuitiboarekin: https://www.valledeegues.com/ Udal Informatikako...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento