Iragarri den bezala, aste honetan udaltzainek zaborrontziak behar bezala erabiltzen direla kontrolatuko dute. Zabor-poltsak edukiontzien kanpoaldean uzten dituzten pertsonek ez dute jokabide zibikoei buruzko Udal Ordenantza betetzen, eta 35. artikuluaren E atalean ezarritako arau-hauste larria egiten dute:
“Zaborrak edo hondakinak estolderia-sarera edo bide edo espazio publikoetara botatzea, zirkulazioa zailduz edo osasungaiztasun-arriskuak edo segurtasunaren aurkakoak sortuz”.
Arau-hauste horrek 800 €-ko zehapena dakar, Sarriguren kaleetan sortzen duen osasungaitzagatik. Sarrigurenen bizi diren pertsonei ezarritako 800 €-ko lehen 7 zehapen horiek Garajonay, Urbasa, Korellako Arteak eta Bertizko Jaurerri kaleetan jarri dira.
Udaltzaingoaren dispositibo berezi hau aste osoan zehar mantenduko da eta hilero errepikatuko da. Udalak herritarrei eskatu nahi die zaborrontziak behar bezala erabiltzeko, kaleak garbi eta osasungaiztasun-gunerik gabe edukitzea guztion ardura baita.