Sarrigurengo zenbait puntutan edukiontzietatik kanpo botatako zabor poltsen gorakada ikusita, herritarren zati baten gizalegearen kontrako praktika horren kontrola indartuko da. Aste honetan Eguesibarko Udaltzaingoak zabor edukiontzien erabilpen egokiaren jarraipena eta kontrola egingo du.
Gogorarazten dugu zabor poltsak edukiontzietatik kanpo uztea ekintza gizalegegabea dela, zikinkeria, osasungaiztasuna, kiratsak eta usainak sortzen dituena, eta honek herritar guztiei eragiten die. Arau-hauste hori larritzat dago araututa gizalegezko jokaeren udal-ordenantzan, eta 800 €-ko isuna dakar.
Gure helburua ez da zigortzea, gure udalerria garbi mantentzea eta partekatzen ditugun espazioak zaintzea baizik.
Sarriguren guztiona da, zaintzea guztion ardura da.