Eguesibarko Udalak, Berdintasunerako Arloaren bitartez, lehiaketa hau antolatzen du 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzat.
Helburua da adierazpen artistikoaren bidez irudimena, sormena eta behaketa askatzea. Horretarako, marrazki bat eginen da, emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko borrokarekin lotua. Gaiarekin zerikusia duen esaldi bat atxikitzen ahal zaio marrazkiari.
Lehiaketa honen deialdiaren bidez, berdintasunezko kultura sustatu nahi da, emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunarekin lotutako balioetan oinarritua. Era berean, xedea da emakumeen eta haurren aurkako indarkeria ezabatzeko borrokatzearen garrantzia azpimarratzea.
Lehiaketa hiru kategoriatan banatuko da, adinaren arabera:
A. kategoria: 6 eta 8 urte bitartekoa.
B. kategoria: 8 eta 10 urte bitartekoa.
C. kategoria: 10 eta 12 urte bitartekoa.
Lehiaketan parte hartzea doakoa da.
Lanak aurkezteko azken eguna abenduaren 19a izanen da.
OINARRIAK ESTEKA HONETATIK DESKARGATU