Udalak hamabost urte baino gehiagoz eskaini du 65 urtetik gorako edo desgaitasuna duten pertsonentzako podologia zerbitzua. Gaur egun, ibarreko biztanleriaren hazkundeak behar berriak sortu ditu, eta, beraz, arreta hobetzea eta zerbitzua emateko egunak luzatzea lehentasun bihurtu da Udal honentzat. Ondorioz, zerbitzuaren prestazioa indartzea eta zabaltzea erabaki da.
Zerbitzua adinekoentzat edo desgaitasuna dutenentzat da.
- Prezioak: 7 euro. Ibarrean erroldaturiko pertsonak bakarrik.
- Ordaintzeko modua: Bankuko ordainagiri bidez.
- Lekua: Gorraizko Kontsultategia.
- Mendillorri Klinika Podologikoak eskainitako zerbitzua.
- HITZORDUA eskaera 012 (948 012 012) telefonoaren bidez, hileko lehen astearte eta asteazkenean, 8:30etik 18:00etara, hurrengo hileko hitzorduetarako. (hitzorduak baino eskaera gehiago badaude, zozketa egingo da).
- Hitzorduaren eskaeran eman beharreko datuak: IZENA ETA BI ABIZEN + NAN + MUGIKORRA (mugikorra bakarrik).
- Informazio gehiago OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAN. Tel.: 948 331 650.
2026 Podologia Zerbitzuaren hurrengo egunak:
- URTARRILAK 13
- OTSAILAK 3 ETA 10
- MARTXOAK 3 ETA 10
- APIRILAK 7 ETA 14
- MAIATZAK 5 ETA 12
- EKAINAK 2 ETA 9
- UZTAILAK 14
- ABUZTUAK 18
- IRAILAK 1 ETA 8
- URRIAK 6 ETA 13
- AZAROAK 3 ETA 10
- ABENDUAK 15 ETA 22