Sarrigurenen eraikiko den Eguesibarko Udal Kultur Etxearen proiektua idazteko eta obra zuzentzeko zerbitzu-kontratua
Eguesibarko Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak Sarrigurenen eraikiko den Eguesibarko Udal Kultur Etxearen proiektua idazteko eta obra zuzentzeko zerbitzu-kontratuaren lizitazioa onartu du.
Lizitazioaren xedea Eguesibarko Kultur Etxea eraikitzeko proiektua idaztea da, eta, hala badagokio, exekuzio obren zuzendaritza teknikoa, 490.000 euroko lizitazio prezioarekin (BEZ gabe). Eskaintzak aurkezteko epea urriaren 24tik abenduaren 9ra (23:59ak arte) izango da, , Nafarroako lizitazio elektronikoko plataformaren bidez: https://hacienda.navarra.es/sicpportal/mtoAnunciosModalidad.aspx?Cod=25102315203577E759FF