Eguesibarko Udalak eta berau osatzen duten talde politiko guztiek, emakumeen aurkako indarkeria mota eta adierazpen guztien aurrean, gure gaitzespen osoa adierazi nahi dugu.
Udal bezala, gure jarduera instituzionala emakumeen eskubideak errespetatzera, babestera eta sustatzera bideratuta dago, baita bere bigarren mailako birbiktimizazioa saihestera ere. Hau horrela, lehentasunezkoa da biktimen ongizatea eta haien eskubideak eta intimitatea ahalik eta gehien errespetatzea.
Udal gisa, lanean jarraitzeko konpromiso irmoa berretsi nahi dugu, helburu hauek lortzeko:
- Indarkeria matxista eta sexu-erasoak desagerraraztea eta segurtasuna hobetzea gure ibarrean emakumeen askatasun osoa bermatuz.
- Emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzea, emakumeek jasaten dituzten eraso eta indarkeria mota guztiekin amaitzeko bide garbia izanda.