Valle de Egues Kirol Taldeak, azkenean, Sarrigurengo estadioan bertan jokatu ahal izango du Andorraren aurkako partidua instalazioek Espainiako Futbol Federazioaren eskakizunak betetzen dituztelako
Valle de Egues taldeak lehen aldiz jokatu ahal izango du Errege Kopako partida bat bere futbol zelaian, Sarrigurenen. Talde nafarrak bere instalazioetan Andorraren aurkako lehia izango du datorren urriaren 30ean, osteguna, 19:30ean, udan egindako hobekuntza lanen ondoren.
Eguesibarko Udalak, egindako berrikuntzei esker – besteak beste, belarra berritzea, ureztatze eta argiztapen sistema hobetzea, markatzaile berriak jartzea, sarbideak egokitzea eta aulkiak harmaila nagusiko bandara eramatea –, RFEFeren behin betiko oniritzia izatea lortu du.
Hau horrela, lehenengoz, Valle de Egues taldeak bere zelaian Errege Kopako partida bat bizi ahal izango du, gogoangarria klubarentzat eta udalerriarentzat.
Valle de Egues taldeak ostegun honetan, urriaren 23an, jarri zituen salgai Sarrigurengo zelaian Andorraren aurka jokatuko duen Errege Kopako partidarako sarrerak. Klubeko bazkideek beren eserlekuak lehentasunez erosi ahal izan dituzte, 5 euroko prezio murriztuan, eta publiko orokorrak, berriz, 20 euro ordaindu beharko ditu.
Urriak 27, publiko orokorrarentzako salmenta hasi zen, eta astelehen eta asteartean 18:30etik 20:00etara eta asteazkenean 29, 11:00etatik 13:00etara eta 18:30etik 20:00etara eskuratu ahal izan ditu sarrerak.