EGUESIBARKO UDALAK 2025EKO AURREKONTU PARTE-HARTZAILEEN EMAITZAK AURKEZTU DITU
- “Sarrigurenen 3x3ko saskibaloi kantxaren instalazioa” izan da proposamen irabazlea 339 botorekin.
- “Erripagañako eskalada-boulder” izeneko proposamena bigarrena geratu da, 178 botorekin..
- Eta azkenik, “Sarrigurengo musika-parke interaktiboa”, 97 botorekin.
Eguesibarko Aurrekontu Parte-Hartzaileen proposamen irabazlea, 339 botorekin , Sarrigurenen 3x3ko saskibaloi kantxa bat instalatzea izan da. Azken bozketa fase honen ondoren, Udalak 50.000 euroko partida bideratuko du udal aurrekontuetatik proposamen hau bideratzeko..
Sarrigurenen 3x3ko saskibaloi kantxa bat instalatzea izan da irabazlea, erregistratutako 614 boto baliodunetatik 339 boto lortuta, Erripagañan eskalada boulderra instalatzea baino 161 boto gehiago (honek 178 boto jaso ditu), eta Sarrigurenen musika parke interaktiboa instalatzea baino 242 boto gehiago (97 boto izanda) lortuz.
Udalak Aurrekontu Parte-Hartzaileen prozesuan aktiboki parte hartzera animatu eta gonbidatzen ditu pertsona guztiak. Gure bailara hobetzeko garrantzitsutzat jotzen dituzun ideiak edo proposamenak badituzu, ez izan zalantzarik hurrengo Aurrekontu Parte Hartzaileetan aurkezteko.
Era berean, bozketan parte hartu duten guztiei eskerrak eman dizkiet udalak beren ahotsa entzunarazteagatik.
2025eko Aurrekontu Parte-Hartzaileei buruzko informazio osoa esteka honen bidez kontsulta daiteke: https://valledeeguesparticipa.com/participa/presupuestos25/”