Ez galdu aukera euskara ikasteko. Inoiz baino dirulaguntza gehiago dituzu.
Nafarroako Gobernuak, hainbat toki entitateren laguntzarekin (artean Eguesibarko Udala), “Euskara Orain” kanpaina aurkeztu du, herritarrak euskara ikastera animatzeko.
Aurten, besteak beste, udalerriek eta Nafarroako Gobernuak horretarako ematen dituzten diru-laguntzen kopurua eta garrantzia azpimarratu nahi izan dute.
castellano FLYER3-cast-eusk
árabe FLYER-arab_DL NA 1682-2025
búlgaro FLYER-bu_DL NA 1680-2025
inglés FLYER-en_DL NA 1678-2025
francés FLYER-fr_DL NA 1679-2025
Zubiarteko euskaltegi publikoarekin elkarlanean, A1eko talde bat antolatu da Joakin Lizarraga IPn, astean hiru egunez, 15:00etatik 16:30era. Eta Nafarroako bertze euskaltegi batzuetan ere ikas dezakezu euskara.
Ikasteko diru-laguntzei buruzko informazioa jasotzeko, Eguesibarko Udaleko Euskara Zerbitzura jo dezakezu (697 164 609).