2024ko azaroak 25

Eguberriak Eguesibarren

Foto noticia

“Egüés, Haran magikoa” Gabonetako eskaintza sozio-kultural bikaina ekartzen dizu

Ez galdu auzo guztientzat prestatu ditugun jarduera ugariak: kaleko magia, musika, zinea, tailerrak, gymkanak, txapelketak eta askoz gehiago, Olentzero, San Silvestre eta Errege Magoen Kabalgata bezalako ekitaldi tradizionalak ahaztu gabe.

Ezertxo ere gal ez dezazun, gonbidatzen zaitugu Gabonetako jardueren egitarau osoa kontsultatu eta deskargatzera esteka honetan klik eginez: Gabonetako egitaraua deskargatu.

Gainera, data hauek aproposak dira gure kaleetako jai-giroa gozatzeko. Haranean negozio bat, balkoi bat edo leiho bat baduzu, parte hartu Erakusleihoen eta Gabonetako Dekorazio Lehiaketan. Kontsultatu lehiaketen oinarriak eta askatu zure sormena: Lehiaketaren oinarriak deskargatu.

Azkenik, txikienentzako, Hiri Kanpamendu dibertigarri bat antolatu dugu, non haurrek ikasi, jolastu eta une paregabeak partekatu ahal izango dituzten. Izena emateko eta xehetasun guztiak ezagutzeko, bisitatu esteka hau: Hiri kanpamendurako izen-ematea.

Izena emateko gainerako ekintzak kontsultatu:

  • XXIV SAN SILVESTRE VALLE DE EGÜÉS -2024 – EGUESIBARKO SILBESTRE DEUNA

    IZEN-EMATEAK:  IZENA EMATEA

  • HAURRAKENTZAKO ANTZERKIA “NI NAIZ HAIZEA ETA MUGITZEN DEN ORDUA” Abenduaren 30a

    IZEN-EMATEAK: Abenduaren 16tik 22ra bitartean, esteka honetan: IZENA EMATEA

  • MAGIA ESKOLA GYMKHANA Abenduaren 28a

    IZEN-EMATEAK: Abenduaren 17tik 25era bitartean, esteka honetan: IZENA EMATEA

  • MAGIA ESKOLA GYMKHANA Urtarrilaren 4a

    IZEN-EMATEAK: Abenduaren 27tik urtarrilaren 1era bitartean, esteka honetan: IZENA EMATEA

  • GUIDED TOUR OTEIZA MUSEOA Abenduaren 22a

    IZEN-EMATEAK: recepcion@museooteiza.org helbidera edo 948332074 telefono zenbakira deituta

  • FAMILIA TAILERRA 0TEIZA MUSE0AN Abenduaren 28a

    IZEN-EMATEAK: recepcion@museooteiza.org helbidera edo 948332074 telefono zenbakira deituta

Ez galdu Egüésen Gabon ahaztezinak bizitzeko aukera, tradizioa eta modernitatea elkartzen diren haran magikoa, komunitatean gozatzeko. Zure zain gaude!

Kontsultatu egitarau osoa eta gure haranaz goza ezazu!

Albiste honetan aldaketarik izanez gero, jakinarazpenak jaso nahi dituzu?

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Eguesibarko Udalak web orria estreinatu du

Eguesibarko Udalak web orria estreinatu du

Atzo argitaratu zen Eguesibarreko Udalaren webgune berria, nabigazioa errazten duen egitura funtzional eta intuitiboarekin: https://www.valledeegues.com/ Udal Informatikako...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento