2024ko otsailak 21

Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko lasterketa solidarioan izena emateko epea zabalik

Foto noticia
Datorren martxoaren 9an, 12:00etan, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, lasterketa solidario bat egingo da Eguesibarreko Udaleko Kirol Sailak eta Berdintasun Arloak antolatuta. Aurten, “Silencia el Machismo” lelopean, Nafarroako Berdintasun Teknikarien Sareak M-8rako sortutako kanpainatik aterata.
Iaz bezala, herritar guztiei (adina eta egoera fisikoa alde batera utzita) zuzendutako lasterketa herrikoi eta solidarioa da, martxoaren 8a bezalako egun bat sentsibilizatu eta ikusarazi nahi duena. Horregatik da garrantzitsua pertsona bakoitzak nahi duen bezala egitea: familian, lagunekin, korrika, oinez… baina egitera animatzea. Garrantzitsuena da denok bat egitea hain data berezian.
Lasterketa martxoaren 9an egingo da, 12:00etan, Joakin Lizarraga eta Uriz Pi Ahizpak ikastetxeetatik abiatuta.
Izena emateko epea zabalik dago HEMEN KLIK EGINEZ. Epea martxoaren 8ko 12:00etan amaituko da.
Lasterketak 2 euroko kostua du pertsona bakoitzeko. Aurten bildutako zenbatekoa Hiru Hamabi 3/12 Haurren Hartutako Kalte Zerebralaren Elkartearentzat izango da. Beraz, gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasuna aldarrikatzen duen lasterketa izateaz gain, lasterketa solidarioa ere bada. Parte-hartzaile bakoitzak ekitaldiaren kamiseta bat jasoko du bere inskripzioarekin.
Datozen egunetan informazio gehiago emango da eta ekitaldiaren aurkezpen ofiziala egingo da.

Albiste honetan aldaketarik izanez gero, jakinarazpenak jaso nahi dituzu?

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Eguesibarko Udalak web orria estreinatu du

Eguesibarko Udalak web orria estreinatu du

Atzo argitaratu zen Eguesibarreko Udalaren webgune berria, nabigazioa errazten duen egitura funtzional eta intuitiboarekin: https://www.valledeegues.com/ Udal Informatikako...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento