2023ko apirilak 3

2023rako Eguesibarko kontziliaziorako laguntzak argitaratu dira

Foto noticia

Eguesibarko Udalak herritarren eskura jartzen ditu 2023rako lana eta familia bateragarri egiteko aparteko laguntzak. Laguntza horien bidez, ibarreko familiei lagundu nahi zaie eskolaz kanpoko aldiei ahalik eta ondoen aurre egiten. Izan ere, berrikuntza gisa, aurten inauterietako astea sartu da laguntza jaso behar duten aldien artean.

Oinarri hauen xedea Eguesibarren erroldatuta dauden eta adingabeak ardurapean dituzten familiei banakako ebaluazio-erregimenean ezohiko laguntzak emateko prozedura juridikoa arautzea da. Haurrak 2011tik aurrera jaiotakoak izan behar dira, eta 2023ko eskolaz kanpoko aldietan kontziliazio-baliabideak erabili behar izan dituzte . Aldi horiek honako hauek dira: 2023ko urtarrilaren 2tik urtarrilaren 5era, inauteriak (otsailaren 20tik 24ra), Aste Santua (apirilaren 11tik 14ra), uda (ekainaren 20tik irailaren 8ra) eta Gabonak (abenduaren 26tik 29ra).

Diruz lagun daitezkeen ekintzak honako hauek izan daitezke: haurtzaindegietan, etxe lagunetan, kanpalekuetan eta aisialdiko eta denbora libreko jardueretan izena ematea (betiere jarduera horiek aldez aurretik diruz lagundu ez badira eta egunean 3 ordu baino gehiago irauten badute). Deialdi honetan, halaber, diruz lagun daitezkeen ekintzen artean sartzen da zaintzaile baten gizarte-segurantza ordaintzea.

Laguntza 150 €-koa izango da gehienez (laguntza lortzeko kontutan hartzen diren denboraldi bakar batean edo batzuetan), eta familia bakoitzeko justifikatutako gastuaren % 70ekoa gehienez, kontziliazio-baliabideetako gastuei ekonomikoki laguntzeko, betiere horretarako bideratutako partidarekin estal badaiteke.

Eskaerak aurkezteko epea NAOn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da (argitaratze-data: 2023ko martxoaren 30a) eta honako epeak izango ditu: 2023ko urtarrilerako eta inauterietarako epea NAOn argitaratu eta 15 egunera amaituko da; Aste Santuan 2023ko maiatzaren 3ra arte; udan 2023ko irailaren 20ra arte; eta Gabonetan 2024ko urtarrilaren 7a baino lehen aurkeztu beharko da.

Eskaerak herritarrei arreta emateko bulegoan edo udalaren egoitza elektronikoaren bidez egin ahal izango dira.

Hemen aurki ditzazkezue 2023rako oinarriak, transferentzia bidezko ordainketa eskaera eta eskabide orokorreko dokumentua:

Transferentzia
Tamaño : 434.4 kB Formato : PDF
Oinarriak
Tamaño : 112.9 kB Formato : PDF
Eskabide orokorra
Tamaño : 255.5 kB Formato : PDF

Albiste honetan aldaketarik izanez gero, jakinarazpenak jaso nahi dituzu?

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Eguesibarko Udalak web orria estreinatu du

Eguesibarko Udalak web orria estreinatu du

Atzo argitaratu zen Eguesibarreko Udalaren webgune berria, nabigazioa errazten duen egitura funtzional eta intuitiboarekin: https://www.valledeegues.com/ Udal Informatikako...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento