2022ko abuztuak 22

Eguesibarko kiroldegiko obrak hasi dira

Foto noticia
  • Obra ekainaren 30eko osoko bilkuran esleitu zitzaion Rio Valle Construcción y Obra Pública, S.L-ri.
  • Gauzatzeko epea 20 hilabetekoa da, beraz, 2024ko apirilerako amaitzea aurreikusten da.
  • Kiroldegi berria Olaz etorbidean kokatuko da, E1 lursailean, ikastetxeen aurrean.

Eguesibarko kiroldegiko lanak abian dira. Ekainaren 30eko osoko bilkuran obra  Rio Valle Construcción y Obra Pública, S.L-ri esleitu ondoren, 2024ko apirilerako instalazioak prest egotea aurreikusten da.

Kiroldegia Olaz etorbidean egongo da, ikastetxeen aurrean, eta 4.000 metro koadro izango ditu guztira, bi solairutan banatuta. Beheko solairuan eraikinaren sarrera, taldeentzako 6 aldagela, arbitroentzako 2 aldagela, biltegiak, arte martzialetako aretoak, komunak eta kirol-pista egongo dira. Lehenengo solairuan, berriz, 518 lagunentzako harmailak eta erabilera anitzeko 9 areto egongo dira, eta, besteak beste, kirol-jardueretarako, ikastaroetarako eta Ibarreko kirol-klubetarako erabili ahal izango dira.

Eguesibarko alkate den Amaya Larrayak nabarmendu duenez, “Eguesibarko kiroldegia errealitate bihurtzen hasi da bere obren hasierarekin. Azpiegitura honek kirol-espazioen beharrak asetuko ditu, bai klubek, bai Ibarreko herritarrek urte askoan eskatu izan dituztenak. “

Albiste honetan aldaketarik izanez gero, jakinarazpenak jaso nahi dituzu?

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Eguesibarko Udalak web orria estreinatu du

Eguesibarko Udalak web orria estreinatu du

Atzo argitaratu zen Eguesibarreko Udalaren webgune berria, nabigazioa errazten duen egitura funtzional eta intuitiboarekin: https://www.valledeegues.com/ Udal Informatikako...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento