2022ko maiatzak 13

“LGTBIQ+ Bizipenak” hitzaldia LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Egunean

Foto noticia

Datorren asteartean, maiatzaren 17an, 18:00etan, LGTBIfobiaren aurkako borrokaren Nazioarteko Eguna dela eta, Eguesibarko Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan, “LGTBIQ+ bizipenak” hitzaldia izango da. Bertan, Nafarroako LGTBI+ kolektiboetako lau pertsonek euren esperientziak eta bizipenak partekatuko dituzte.

Hizlariak Karlos Montoya, Peio Aldaz, Inma Abínzano eta Aner Ansorena izango dira. Harro!, Laiak (Erdialdeko LGTBI kolektiboa) eta Hormak (Nafarroako iparraldeko LGTBI+ elkartea) elkarteetako kideak dira.

Hitzaldiak doako sarrera izango du edukiera bete arte.

Topaketa hau Eguesibarko Udaleko Berdintasun Arloak antolatzen du eta honek eta Nafarroako Gobernuko Berdintasun Institutuak diruz laguntzen dute.

Maiatzaren 17an, nazioarteko erakundeen babesarekin, LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. 1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea buruko nahasmenduen zerrendatik kentzea erabaki zuen. Data horrek LGTBI+ pertsonei buruz zegoen ikuspegia aldatu zuen. Homosexualitateak sendatu edo kutsatu zitekeen gaixotasuna izateari utzi zion.

Albiste honetan aldaketarik izanez gero, jakinarazpenak jaso nahi dituzu?

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Eguesibarko Udalak web orria estreinatu du

Eguesibarko Udalak web orria estreinatu du

Atzo argitaratu zen Eguesibarreko Udalaren webgune berria, nabigazioa errazten duen egitura funtzional eta intuitiboarekin: https://www.valledeegues.com/ Udal Informatikako...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento